HASIERA

Taldearen historia

Gure taldeak egin zuen lehenengo ekitaldia, 1991. urteko Olentzeroan izan zen. Baliabide gutxirekin baina ilusio haundiz, indarra hartzen joan ginen ekitaldi ezberdinetan agertuz.

Aurrera zihoala ikusita, 1996an elkarte bezala arautu ginen, horregatik hain zuzen, 10. urteurrena 2006an ospatu genuen.

Lehenengo urteetan, jantzi erabilanitzen bitartez ekin genion, ahalik eta gehien konbinatuz, edota beste taldeei jantziak eskatuz.

2000. urtean dantza bakoitzari dagozkion jantziak egiten hasi ginen, erabateko aldaketa elkartean emanez.

Bestaldetik, Euskal Herriko txoko aunitzetan izan dute gure lana ikusteko parada. Baita Menorkan, Galizan, Frantzian, Portugal-en edo Japon-en ere.

Nortasuna

Amaiur Dantza Taldearen nortasuna, ez da bakarrik ekitaldi zehatz batzuetara edo eta hobetze teknikora begiratzea.

Horren ordez, talde irekia izatea dugu helburu, dantzari zaharrenekin txikienak dantzatzea eta hauen gurasoak bertan parte hartzea.

Taldearen izaera anitzak, adinak, ekitaldi motak eta ekintzek, kultur elkarte helburu antza izateko filosofia bultzatzen dute. Hau da, batzen, mugatzen baino bilatzen dugu.

Garapen eta bultzada etengabea gehitu behar zaio honi; gure jantzien aberastasuna, 10 urte hauetan soilik lortu dugu eta gure dantzari zaharrak, eskolako haurren garapenaren ondorio dira.

Antolakuntza

Dantza Eskola eta Dantza Taldea ezberdintzen ditugu.

Amaiur ikastolako 5 eta 11 urte bitarteko haurrak dira Dantza Eskola osatzen duten partaideak. 5 eta 7 urte bitartekoak dira benetako txikiak eta 8 – 11 bitartekoak “txiki helduagoak”. Normalean, 40 eta 50 bitartean ditugu eskolan.

Ikastola utzi eta gero, Taldera pasatzen dira, haundiei dagozkien ekitaldietan parte hartuz eta txikiendako monitore gisa arituz.

Askotan hala ere, elkarrekin ateratzen gara, bai dantzatzera bai ateraldietan, giro polita sortuz.

Entseguak ikastolan egiten ditugu beti, 4 saio ezberdinetan, esperientzia eta adinari erreparatuz.

Ohiko aktibitateak

Gure ekintza ohizkoenak, dantza ekitaldiak izaten dira. Haien artean kuttunenak, hainbat taldek antolatzen dituzten Dantzari Txiki Egunak ditugu, bertan txikiak eta ertainak parte hartzen dutelarik.

Trukean, guk Folk Lore antolatzen dugu, urtez urte gero eta arrakasta gehiago duen Iruñako alde zaharrean antolatutako festa.

Hainbat Olentzerotan, uztailak 6ko Foruen Plazako ekitaldian, San Fermin Txikien egunean… parte hartzen dugu.

Kurtso bukaeran kanpaldia egiten dugu dantzarien lana eskertzeko asmoz.

Dantzak aparte ekintza osagarriak ere egiten ditugu hala nola, bidaiak, asteburuko irteerak…

Harremanak

Derrigorrezkoa da Amaiur Ikastola aipatzea, 16 urte hauetan babestu gaitu eta.

Gurasoak ere ezin aipatu gabe utzi; ahalegin ekonomikoez gain, konfidantza, antolakuntza eta laguntza eman baitute, horren adibide, gure jantzietarik askok, gure haurren amek erabat eskuz eginak daude.

Eskertzekoa ere, gure jantzien gordeleku izan direnen jabeen esku zabaltasuna, hasieran Aritz txistulariaren “trasteroa”, gero Agudotarren Mendebaldea-ko bajera eta azken urteetan Uharteko Udala.

Urtez urte hainbat taldeekin harremanak sendotu ditugu; Lezo, Ordizia, Uharte, Lizarra, Atarrabia (Idoskia, Mikelats), Irurtzun, Zangotza, Orereta, Lazkao, eta Iparraldeko (Arbona, Zuraide, Senpere, Ezpeleta…) herrietako dantza taldeekin hain zuzen.

Finalean, beste elkarteak gurekin aritzen dira: Zaldiko Maldiko, Karrikiri, Ortzadar, Iruña Taldea, Arrano Elkartea, Sortzen Ikasbatuaz, Uharteko eta Atarrabiako zanpantzarrak…